KANTUAN

Euskal Abestiak

Eskuratu PDFa

Aurkibidea

  1. ABERRIAREN MUGAK
  2. AGUR SAGAR BELTZARAN
  3. AGUR XIBERUA
  4. AGURE ZAHARRA
  5. AITA JAINKOAK
  6. AITA-SEMEAK
  7. AITORMENA
  8. AITORREN HIZKUNTZ ZAHARRA
  9. ALDAPAN GORA
  10. AMA
  11. AMAK EZKONDU NINDUEN
  12. AMAREN BESOETAN
  13. AMERIKETARA JOAN NINTZEN
  14. AMETS, AMETS EGIN
  15. ANTTONI ETA ANTTON
  16. ARRATSALDE HONETAN
  17. ASTO GAIXUA
  18. ASTOARENA
  19. ATHARRATZEKO GAZTELUKO KANTA
  20. AZKEN DANTZA
  21. BAGA, BIGA
  22. BALDORBA
  23. BARATZE BAT
  24. BEGITARA BEGIRA
  25. BEHIN BATEAN LOIOLAN
  26. BEHIN BETIKO
  27. BETI ESKAMAK KENTZEN
  28. BOGA-BOGA MARIÑELA
  29. BUELTAN DA
  30. DONOSTIAKO HIRU DAMATXO
  31. EGUN DA SANTI MAMIÑA
  32. EGUNSENTIA
  33. EPERRA
  34. ERRIBERA
  35. ERROTA ZAHAR
  36. ETXABE IV
  37. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
  38. EUSKARA PLAZARA
  39. EZ, EZ DUT NAHI
  40. EZ NAU IZUTZEN NEGU HURBILAK
  41. EZEKIELEN PROPHEZIA
  42. EZER EZ DA BERDINA
  43. EZER EZ DA BETIKO
  44. FESTARIK FESTA
  45. FURRA FURRA
  46. GAUR ZURE AMAK NERI
  47. GAZTE GAZTETATIKAN
  48. GAZTE GERA GAZTE
  49. GAZTELUGATXE
  50. GOIZIAN ARGI HASTIAN
  51. GOGO ETA GORPUTZAREN ZILBOR HESTEAK
  52. GORA TA GORA BETI
  53. GU GEU GARENA
  54. GUK EUSKARAZ
  55. GURE AITAK AMARI
  56. GURE BAZTERRAK
  57. GURE HERRI MAITEA
  58. HABANERA
  59. HAIKA MUTIL
  60. HAIZE HEGOA
  61. HERRIKO FESTAK
  62. IKUSI NUENENA
  63. ILARGIA
  64. ILUNTZEAN
  65. ILUNABARRA
  66. IÑAKI ZE URRUN DAGOEN KAMERUN
  67. IREKI BIHOTZA
  68. ISIL-ISILIK DAGO
  69. ITSASOAN URAK HANDI DIRE
  70. ITXAROPENA
  71. ITZIARREN SEMEA
  72. ITZULERA
  73. IZAR IHESKORRA
  74. IZARREN HAUTSA
  75. IZOTZ ONDOKO EGUZKI
  76. JAUN BARUAK
  77. KALANBREAK
  78. KONPLIZE DITUT ETA
  79. KONTRAPAS
  80. KUPELA
  81. LAU TEILATU
  82. LEKEITIOKO KALEAN
  83. LEPOAN HARTU
  84. LORETXOА
  85. MAITASUN HITZAK
  86. MAITETXO ITSASOAN DAGO
  87. ΜΑΙΤΑTZEN ZAITUDALAKO
  88. MAITE ZAITUT
  89. ΜΑΙΤΙA NUN ZIRA
  90. MAITIAK GALDE EGIN ZAUTAN
  91. MARIA SOLT ETA KASTERO
  92. MARIÑELAREN ZAI
  93. MARITXU NORA ZOAZ
  94. MARTXA BATEN LEHEN NOTAK
  95. MENDIAN GORA
  96. MENDIZALEAK AURRERA
  97. NAFARROA ARRAGOA
  98. NEGUA JOAN DA TA
  99. NERE AMAK BALEKI
  100. NERE HERRIKO NESKATΧΑ MAITE
  101. NI NAIZ
  102. NIREKIN
  103. NOR NORI NORK
  104. ΟΙ, ΑΜΑ ESKUAL HERRI
  105. OI, GU HEMEN
  106. OI, PELLO
  107. OSTATUKO NESKATXAREN KOPLAK
  108. PELLO JOXEPE
  109. SAN SIMON ETA SAN JUDA
  110. SANTANA ZAHARRA
  111. SARRI, SARRI
  112. TRISTE BIZI NAIZ ETA
  113. TXALAPARTA
  114. ΤΧΑΝTXIBIRI
  115. ΤΧΙΚΙΑ
  116. TXORIA TXORI
  117. UDABERRIAN
  118. UME EDER BAT
  119. URTXINTXAK
  120. XALBADORREN HERIOTZEAN
  121. XORIERI MINTZO ZEN
  122. XOXUA
  123. ZAINDU MAITE DUZUN HORI
  124. ZAZPI EUSKAL HERRIEK
  125. ZENBAIT BERTSO XELEBRE
  126. ZENBAT GARA
  127. ZENBAT MIN
  128. ZURE BEGIEK
  129. ZUREKIN BATERA

1. ABERRIAREN MUGAK

Nire aberria lurra bezain za(ha)rra da
baina ez da lurra bakarrik
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da
beti bera berria beti
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
ta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak, euskararenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara.

Nire aberria harrizko herria da
hitzezkoa eta hitzekoa
altzairuzko txakolin ardo zurezkoa
eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurria da
oroimenean arindua
itsas-laminen baten herdoilezko kantu
etorkizunez fosildua.

Aberriaren mugak, euskararenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara.

JOXERRA GARZIA ETA TXOMIN ARTOLA

Itzuli aurkibidera

2. AGUR SAGAR BELTZARAN

Gogoan al dun nola
biok parez pare
izan ginen urondo
bereko landare.

Gero egin haiz zuhaitz
arrotzeko lore
badun nik ez dakidan
hainbeste kolore:
zenbat aldatu haizen
sinesteko ere!

Alde huen herritik
igandean goizik
hemen ez omen baitzen
betikoa baizik.

Pantailan omen habil
orain oso pozik
behin erdi estalita
behin erdi biluzik:
ez ninan sinetsiko
neuk ikusi ezik.

Loriak udan ihintza...
lizar gerri lerden...
maitaleak horrela
mintzo gaitun hemen.

Ez dun hain "guaia baina
euskaraz bederen
hobeto jakiten dun
egia ote den:
hik dena sinetsi dun
ulertu baino lehen.

Ez dinat ukatuko
berezko lilura
loreak ere joaten
ditun merkatura.

Sal-erosian habil
eskutik eskura
heuk zenbat balio dun
ez zaien ardura:
sinestea zertan den
gure neska hura!

Halako marka berri
galanten aukera
turbo-motorra eta
bi izter gainera.

Prezioa jartzen din
bularren parera
tristura jaitsi zaidan
gogo barrenera:
ezin dinat sinetsi
baina hori dun egia.

Agur, sagar beltzaran
edo beilegia
Agur betiko hire
izar aurpegia.

Izango haiz ederra
baita ederregia
ez, ordea, maitea
ezin alegia:
Heuk ez sinetsi
baina hori dun egia.

XABIER AMURIZA. ANJE DUHALDE

Itzuli aurkibidera

3. AGUR XIBERUA

Agur Xiberoa
bazter güzietako xokhorik eijerrena!
Agur sor lekhia
zuri ditit ene ametsik goxoenak.
bihotzan erditik bostetan elki deitadazüt hasperena
zü ützi geroztik bizi niz trixterik
abandonatürik, éz beita herririk
Parisen pare denik.

Zü ützi eta ni Pariserat heltü
eta lehenbiziko astean senditü
gorputzeko indarrak zehadela ahültü
eta tristeziaz bihotza betetü.
auzokoek gald'eiten zer nuen sentitü
Xiberoa maitea ezin üken ahantzi,
eta hartaz oroitzez lanjeran ezarri
etxerat ioan gabe ezin bizi.

Palazio ederrak han badira frango
eta bizitzeko lekhu ederrago
bana lürra behera, haize hotza kario
eta egüna labür, gaüa lüzago.
ene sor-lekhia, zü zire argiago
zure mendi gainetan elürra urtzen da
zure zelaietan lilia sortzen da
ene bihotzeko trixtezia badoa.

PIERRE BORDACARRE "ETXAHUN IRURI"

Itzuli aurkibidera

4. AGURE ZAHARRA

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
Ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan?
Desegiten ez badugu, bertan galduko gera.

Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.

Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.

Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi,
eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik,
berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
haize txar batek hartu ta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik,
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

LLUIS LLACH (ITZULPENA GORKA KNÖRR)

Itzuli aurkibidera

5. AITA JAINKOAK

Aita Jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari,
azken orduan jakingo nuke
atea nori ireki.

Lehenengo aitari,
gero, amari,
gero, anai-arrebari
ta azken orduan, isil-isilik,
nire maite politari. (berriz)

Gazte-gazterik aitak eta amak
praile ninduten nonbratu,
estudioak ikasitzera
Salamancara bialdu.

Salamancara
nindoalarik,
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.

Ezkondu nintzan,
ezkondu eta
bai eta ere damutu,
praka beltzetan hari zuria
ez zait sekulan faltatu.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

6. AITA-SEMEAK

Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.

Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Eta lapurrek ostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren menpean.

Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.

Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizen artean.

Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita-semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

MIKEL ZARATE

Itzuli aurkibidera

7. AITORMENA

Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara.
Barearen ostean dator ekaitza.
Udaberri berririk ez guretzat.

Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan giñana
"rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino lehen aska gaitezan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta.
Ohartu gabe heldu gara mugara.
Mundua jautsi zaigu gainera
maitia lehen baino lehen aska gaitezan.
Ez dakigu non dagoen hoberena.
Bila dezagun beste lekuetan.

Bai, zin dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan eta
zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz.

Aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena
baina orain, maitia lehen baino lehen aska
gaitezan.

HERTZAINAK

Itzuli aurkibidera

8. AITORREN HIZKUNTZ ZAHARRA

Aitorren hizkuntz zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar degu.

Zein hizkuntza ederra
euskera guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxodun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duan
hizketa garbia.

Gora euskara maitea
zoragarriena
euskalduen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hikuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskara.

ZIRIAKO ANDONEGI. URRETXINDORRAK

Itzuli aurkibidera

9. ALDAPAN GORA

Mendian gora, burua galtzen dut maiz
Herriko kaletan sarritan galdu izan naiz
Nork bereizi zituen kultura, lurra sua ta ura?
Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura?

Aldapan gora, pausorik pauso
Aldapan behera, auzorik auzo
Gaztainondo ta pago
Eskultura arraro
Kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

Berriro galduta gabiltza, hau da hau marka
Ezin da ulertu aurrean daukagun mapa
Euskaldun peto-peto bai, baina
Ardi galduen pare
Nahiago det ibili halare, norabiderik gabe

Aldapan gora...

HUNTZA

Itzuli aurkibidera

10. AMA

Maitatua sobera
nintzelarik haurra,
ez nekien nik zer zen
amaren beharra.

Bortu batean orain
naiz bakar-bakarra;
amaz oroit orduko
heldu zait negarra.

Baina ama gaixoak
ez nau, ez, ahantzi,
maiz daut Euskal Herritik
igortzen goraintzi.
Hautsi nion bihotza
nuenean utzi,
niretzat baizik ez da
halere han bizi.

Ontziak noiz nau berriz
horra eramanen?
Etxerako bidexka
noiz dut nik iganen?
Eta zutarik, ama,
musu bat ukanen?
Oi! ba, laster dautazu
agian emanen!

JULES MARTIN MOULIER HIRIBARNE OXOBI. TXAKUN TALDEA. MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

11. AMAK EZKONDU NINDUEN

Amak ezkondu ninduen
hamabost urtekin, (Bis)
senarrak bazituen
larogei berakin,
eta ni, neskatila gaztea,
agure zaharrakin. (Bis)

Ama, zertarako dut nik
agure zahar hori? (Bis)
Hartu ta leihotikan
jaurti behar dut nik,
ai ene!
ene leihotikan
jaurti behar dut nik. (Bis)

"Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori, (Bis)
pazientziz pasa hitzan
urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi." (Bis)

Deabruak daramala
interesatua, (Bis)
hau baino nahiago dut
adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua. (Bis)

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

12. AMAREN BESOETAN

Oinez zelai berdean
itsaso bazterrean
gailurrak ditut maite
eta kresal usaina.
Itsas bazterreko
ur gazi bustietan
garbitzen dut arima
ametsez betea.

Euskal herri osoko
mendi guztietan
etxean aurkitzen naiz,
amaren besoetan.

Lurrean etzanda
gorantz begira
ni ohartzen naiz
zu maite zaitudala.

SOROTAN BELE

Itzuli aurkibidera

13. AMERIKETARA JOAN NINTZEN

Ameriketara joan nintzan
xentimorik gabe,
handik etorri nintzan, maitea,
bost milioen jabe.

Txin, txin, txin, txin, diruaren hotsa,
haretxek ematen dit, maitea,
bihotzean poza.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

14. AMETS, AMETS EGIN

Amets, amets egin itsas gizona,
amets, zure ametsa gerta leikela.

Berriz etorriko zera Ondarruko kaiera,
han daukazu maitea, itxaroten dezuna,
berriz etorriko zera, zure txaluparekin,
han daukazu maitea ta bihotza.

Han daukazu maitea ta bihotza.

JOSU BERGARA

Itzuli aurkibidera

15. ANTTONI ETA ANTTON

1. (mutilek)
Hormatxoriak negu gorrian
ez du atsegin elurra:
zerua goibel, kabia hotza,
eta janari gabe lurra.
Ai, maite, nire bihotzak duen
zure hotzaren beldurra!
Biontzat kabi bat berotzeko
bilduko nuke egurra.

2. (neskek)
Enarak ez du behin egindako
kabirik inoiz aldatzen:
urtero beti kabi haretan
kumeak ditu bazkatzen.
Baina zu, Antton, enara txarra
zaitut niretzat bilatzen;
jai bakoitzean neska berria
ikusten zaitut maitatzen.

3. (mutilek)
Enarak ere bere kabia
galduta badu ikusten,
biderik gabe, haruntz ta honuntz
kabitik du alde egiten.
Egarri dagoen nire bihotza
zuk eman ezik edaten
berriro ere ibiliko da
gogorik gabe nonbaiten.

4. (neskek)
Zure bihotza egarri dela
esan didazu bertsotan;
neronek ere ikasia dut
arrazoi duzula hor tan.
Zu beti zabiltz edari bila,
ikusi zaitut askotan,
baina neurriz gain egarri hori
itotzen duzu ardotan.

(mutilek)
Anttoni! Anttoni!
kalabazazale ez naiz ni.
(neskek)
Ai, Antton! Ai, Antton!
haize freskoari, gabon!

NEMESIO ETXANIZ

Itzuli aurkibidera

16. ARRATSALDE HONETAN

Itxaroten ari gera
arratsalde honetan
zerbait aukeztekotan
jende honen aurrean.

Hemendik ateratzeko
kanta berri baten bat
zuek ez aspertzeko
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan...

Laupabost akorde jota
kitar zahar honekin
dantzatzako doinua
ez dugu besterik.

Bi laguneko koadrila
izerdi patsetan
nahiko izango dira
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan...

Taupadetan dut bihotza
dirua galtzetan
dantza egiteko gogoa
daramat zainetan.

Kitar-biolin doinuak
jarraituz badaukat
dibertitzako gaia
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan...

SOROTAN BELE

Itzuli aurkibidera

17. ASTO GAIXUA

Al ikuillu ya no vuelve
mi buen astua, no vuelve no;
ya no brinca de poxa
when cabeza tocar alguno;
arrayua suerte txarra
con tripako miña poner hizo.
Bihotzeko asto gaixua
malkos tiraba cuando murió.

Y ahora te hace dos años
juxtu-juxtuak ayer cumplió
que los tripako miñas
al pobre burro le agarro
Con su arrantza fuerte
una noche me despertó.

Bihotzeko asto gaixua
malkos tiraba cuando murió.

Levantame ensegira
y al ikuillu marche yo
con ojos de bixigu triste
como hablando mirar hizo
Echaba unos suspiriyuas
de muy adentro se le salió
Bihotzeko asto gaixua
malkos tiraba cuando murió

Estirar luego la pata
como harrikoskorra
se endureció
y yo con mucha pena
le dije asto gaixua adios
hacer un agujero grande
y tierra encima le puse yo,
Bihotzeko asto gaixua
malkos tiraba cuando murió

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

18. ASTOARENA

Ikusirik pasatzen
astuak ugari
aita batek algaraz
dio semeari:
Begira diok Pello
heure anaiari.

Hoiek neure anaiak
ez nuen nik uste (bis)
berorrek zituenik
horrenbeste seme. (bis)

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

19. ATHARRATZEKO GAZTELUKO KANTA

Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratu
Atharratzeko Jaunak bata du galdatu;
uken du arrapostu eztirela huntu,
hunturik direnian batto ukenen du.

Portaliala juan zite, ahizpa maitia,
ingoiti horra duzu Atharratzeko Jauna,
otoi, erran izozu ni eri nizala,
zazpi egun hoietan oihan nizala.

Klara, zuaza orai salako leihora,
ipar-ala hegoa denez jakitera,
iparra baldin bada goraintzi Salari,
ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.

Ama, juanen gira oro elkarrekin,
etxerat jinen zira xangri handireki,
bihotza kargaturik, begiak bustirik,
eta zure alaba tunban ehortzirik.

Ama, saldu nauzu bige bat bezala,
bai eta desterratu, oi Españiala,
aita bizi uken banu, ama zu bezala
enundunun ezkunduren Atharratzeko salara.

HERRIKOIA. BENITO LERTXUNDI

Itzuli aurkibidera

20. AZKEN DANTZA

Azken dantza hau
maitia, zurekin
nahi zinduzket
eraman nerekin.

Baina gaurko xedia
ezin daike betia
badakit nik ere
bihar dela joaitia.

Bego pena hau
itzuliren naiz bai
berriz Euskal Herrira.

Bego urte hau
etorriko naiz
betikotz zure ondora.

Azken dantza hau
ez da sekulako
zin egina dut
zin egin betiko
hemen gure lurrean
bizi behar dudala.
Hori ez bada
hil hotz jar nadila.

Bego pena hau
itzuliren naiz bai
berriz Euskal Herrira.

Bego urte hau
etorriko naiz
betikotz zure ondora

MANEX PAGOLA. PANTXOA ETA PEIO

Itzuli aurkibidera

21. BAGA, BIGA

Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun! (Berriz)

Xirristi-mirristi
gerrena plat,
olio zopa,
kikili salda,
urrup edan edo klik...

Ikimilikiliklik...

HERRIKOIA. MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

22. BALDORBA

Ezkil gabeko elizen
eremu emankorra,
giza murzuriko
zure ardientzat.

Oi Baldorba!
eguzki eta haize idor;
mahats-ardo ibai,
galburuarena.

Lur gorri, harri landu,
mailu eta xixelaren kantu.

Gitarrazko alakiketan
Kantu bat laburra da eta
pentsa zuk,
esaten ez dizudan hartaz.

Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen
madarikatua.

Armeniako kanun ahots urratuan.

Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!

Zure irriño erromanikoa
erdi izoztu eta leloturik
utzi zuen madarikatuaren
izena nahi dut.

Oi Baldorba!
ezazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!

Oi Baldorba!
zutaz oroit eta
zuri nagozu.

JUAN ANTONIO URBELTZ ETA BENITO LERTXUNDI

Itzuli aurkibidera

23. BARATZE BAT

Hau da egün eijerra
mila txoriek kanta
tziauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.

Baratze bat nahi dizüt egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

Gaü beltz ta sakonetik
Jeikitzen naiz hoztürik
Bihotza hain tristerik
Usu hitaz berantetsitürik.

Baratze bat...

Karrosa bat hor dugu
Kanpoan gure aiduru
Ez gal aboro denbora
Hiskor beitago amodioa

Baratze bat...

Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
guk elgar maita dezagun beti.

PIER-PAUL BERZAITZ

Itzuli aurkibidera

24. BEGITARA BEGIRA

Jaitsi zaitez palkutik momentutxo batez
Ta hartu lekua ene lagunen artean
Begiraiguzu denoi zuzen begitara
Azalpen ugari zor dizkiguzu ta
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
Herri faltsu bat izan dugula maite
Geure arteko besarkada ta malkoak
Lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek

Begitara begira
Begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Begitara begira
Begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu.

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
Uzkurtu eta esaidazu belarrira
Bizi-bizirik dela ez al duzu ikusten
Neurea ta neure lagunen herria?

Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
Entzungo duen azkena zeu zarela
Beraz amestuko dut kalean topatu
Ta honakoa oihukatuko dizudala

Begitara begira...

Lurretik lorera, loretik bihotzera
Legetatik urrun, malkotatik gertu
Esaidak lagun, eskutik helduta begitara
Herrian zutik jarraituko diagula

Begitara begira...

VENDETTA

Itzuli aurkibidera

25. BEHIN BATEAN LOIOLAN

Behin batian, Loiolan,
erromeria zan.
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan
txoria baino ere
arinago dantzan.
Huraxe bai polita,
han politik ba zan!

Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa bat
nahi nuela izan.

Erantzun zidan ezik
atsegin har nezan
adituko zidala
zer nahi nion esan.

Aurkitu ginanian
inor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkidan.
Kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.

-Dama polita zera
polita guztiz, ai!
baina halere zaude
oraindik ezkongai.
Ezkon gaitezen biok!
Esan zaidazu bai!
-Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? ja, ja!

Behin batian, Loiolan...
Huraxe bai polita,
han politik ba zan!

BILINTX, JOHN DENVER, EGAN

Itzuli aurkibidera

26. BEHIN BETIKO

Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
ez dugu etsiko.
Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
Euskaraz eta kitto!

Etxean eta kalean
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
tristuran eta pozean.
Dakitenek erabiliz
ez dakitenek ikasiz.
Herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi.

Hasi etxetik eta kalera
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berri bat:
euskaraz Euskal Herrian (bis)

IMANOL URBIETA

Itzuli aurkibidera

27. BETI ESKAMAK KENTZEN

Beti eskamak kentzen,
kentzen, kentzen,
kentzen, kentzen, kentzen.

Beti eskamak kentzen,
kentzen, kentzen,
kentzen, kentzen.

Zer gara gu?,
nor gara gu?
Euskotarrak gara gu. (Bis)

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

28. BOGA-BOGA MARIÑELA

Boga-boga, mariñela
mariñela
joan behar degu urrutira
urrutira
bai Indietara,
bai Indietara.

Ez det, ez det,
ez det, nik ikusiko
zure kai ederra
kai ederra.

Agur, agur,
agur, Ondarroako itsas
itsaso bazterra,
itsas
itsaso bazterra.

Mariñela, mariñela,
boga!
mariñela.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

29. BUELTAN DA

Itzuli dira
Udaberriko argi izpiak
Loiolako zeru gorriak
Erdibana idatziko ditugun istorioak
Pikutara kezka guztiak
Alperrik dira harresiak
Hegoak ditugunontzat

Heldu orain eskutik ta goazen
Amets berriak idazten saiatuko gara elkarrekin
Heldu orain eskutik ta goazen
Bide berriak argitzen hasiko dira

Ze bueltan da
Barruan dugun pasio sugarra
Bueltan da
Barruan dugun pasio sugarra

Itzuli dira
Presa gabeko orduak elkarri begira
Itzuli dira
Eztarria urratu arte kantatzeko abestiak
Itzuli da
Baldintza gabe maitatzeko ausardia
Itzuli da
Gure begietan sumatzen zen disdira

Ze bueltan da...

Ze ederra zaren
Duda denak galdu ta dantzan hasten zarenean
Ze ederra zaren
Inperfekzio perfektu horiek agerian
Ze ederra zaren
Marra zuzenetik kanpo amesten duzunean
Ze ederra zaren
Irribarrez

Ze bueltan da...

BULEGO

Itzuli aurkibidera

30. DONOSTIAKO HIRU DAMATXO

Donostiako hiru damatxo
Errenterian dendari! (bis)
Josten ere badakite baina
ardoa edaten hobeki.
Eta kriskitin kraskitin
larrosa krabelin,
ardoa edaten hobeki.

Donostiako hiru damatxo
Errenteriko kalean, (bis)
Egunez oso triste ibili,
baina dantzatu gauean.
Eta kriskitin kraskitin
larrosa krabelin
baina dantzatu gauean.

Donostiako neskatxatxoak
kalera nahi dutenean (bis)
Ama piperrik ez dago eta
banoa salto batean.
Eta kriskitin, kraskitin,
larrosa krabelin,
banoa salto batean.

Donostiako Gaztelupeko
sagardoaren goxoa. (bis)
Hantxen edaten ari nintzala
hautsi zitzaidan basua.
Eta kriskitin kraskitin
larrosa krabelin
basua kristalezkua.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

31. EGUN DA SANTI MAMIÑA

Egun da Santi Mamiña
benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima.

Esaten dizut egia
hau ez da usategia;
erroi artean izan nitzaden
benetan ausartegia.

Egun da Santi Mamiña...

Itsas aldean izarra,
hari begira lizarra;
euskara salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.

Egun da Santi Mamiña...

Kantatu zuen oilarrak,
argitzen dira belarrak;
Ageda gure martiriari
moztu zizkaten bularrak.

Egun da Santi Mamiña...

Bularrak moztu zizkaten eta
Euskalerriak diotsa,
solomu luze dultzerik gabe
eman zaidazu bihotza.

Egun da Santi Mamiña...
Benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima.

Eman zaidazu bihotza eta
ken berriz nahigabeak.
Esan noiz garen izanen gure
etorkizunen jabeak.

Egun da Santi Mamiña...

GABRIEL ARESTI, MIKEL LABOA ETA JOSE MARI ARRIZABALAGA

Itzuli aurkibidera

32. EGUNSENTIA

Eguzkien argia
leihopetik sartzian
poz eta alaitasunez
esnatuko gera.

Txorien abestiekin
alaitutako eguna
gizonen gorrotoakin
hondatuko da eguna.

Ibiliko gera
alkarrik kalte eginaz
ustez launik haundienak
aurrez ondo hitz eginaz.

Batzuen izerdiekin
besteak diru eginaz
egia esan dutenak
giltzapera emanaz.

Gauz hoiek ikusteko
nola esnatzen gera?
Gauz hoiek egiteko
nola jaikitzen gera?

Txoriak alaitutako
eguna hondatzeko
hobe genduke ez esnatu
ta bertan geldi lotan.

BENITO LERTXUNDI

Itzuli aurkibidera

33. EPERRA

Eperrak badituzu bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat

Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade

Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
Eia! Atzamanen nianez lili ejer hori
Azkenian atzaman düt oi!
Bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori

Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori

Zure aitak zer lüke eni erraiteko
Ala enitzaio aski aren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako
Printzerik ez ahal da orai zuenganako

ANJE DUHALDE

Itzuli aurkibidera

34. ERRIBERA

Erribera, Erribera,
zure landen zabalera
ortzi muga den hartan
mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko al ditu
lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten antzina
hats tristetan mintzo da
haren mina.

Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia
salatzen.

Nafarroa anai zaharra
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen
amets hura.

BENITO LERTXUNDI

Itzuli aurkibidera

35. ERROTA ZAHAR

Errota zahar maitea
uraren ertzean,
uraren ertzean da
basati beltzean:
negar egiten dezu
alea txetzean,
ni ere triste nabil
zutaz oroitzean.

Zotin sekua dagi
errotarriak,
itzalitako izar diztirak
dira neretzat zure begiak.

Izar eder bat dago
hor goiko lepuan.
Errota zaharra, berriz,
erreka zokuan.
Berebiziko pena
badaukat barruan:
ezin gindezke bizi
elkarren onduan.

Bizitzaren legea
nahi det onartu,
horrela beharra
koraiaz hartu.
Berez dijoana
zertan behartu?

JUAN MARI LEKUONA. LOURDES IRIONDO. XABIER LETE

Itzuli aurkibidera

36. ETXABE IV

Txakurra galdu zaio
Etxabe kuartori
seinalea badauka
nahi badezu ekarri.

Burua dauka beltza
buztana txuria
ta hanka artean
arrautza paria.

Txakurra galdu zaio
Etxabe kuartori.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

37. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

XABIER AMURIZA ETA OSKORRI

Itzuli aurkibidera

38. EUSKARA PLAZARA

Plazara, euskara plazara!
euskaldun irakasle eta ikasle
dantzara! plazara, dantzara!
Geure herriaren geroa bai gara.

Bai, arreba ta anai,
guk ere herria izan nahi,
geure lurrak laiatuz eta irauliz
udaberriko emaitzaren zain!
herri jakintza nahi dugu
eta jakintza herriarentzat nahi!

Plazara, euskara plazara! ...

Ez, erdararik ez!
Euskadin sortu ginianez
denok euskara bakar bat nahi dugu
bizi giro ta jakintza bidez
mundu berri bat nahi dugu
herri bakoitzat beretik emanez

Plazara, euskara plazara!

PANTXOA ETA PEIO

Itzuli aurkibidera

39. EZ, EZ DUT NAHI

Ez, ez dut nahi
ez, ez, ez,
Ez holako
Ez, ez dut nahi...
zibilizaziorik.

Kaiolaren adarrak
ditugu gogoan.
Eskuindarrek eskua
zabaldu juxtuan.
Zigorren indarren menpe
tiroak gogoan.
Horrela bizitzerik
ez dago munduan.

Ez, ez dut nahi...

Polizia nun-nahitik
zerbait egitean,
pentsatu arazi nahi
makil indarpean,
Irudi du gerala
kaiola batean
jarritako txoriak
fusilen menpean.

Horregatik ez dut nahi
gizonen kutsurik,
zibilizazioaren
sasi jaungoikorik.
Libre nahi dut bihotzez,
libre loturetik,
basurdearen gisa
hortzak estuturik.

Ez, ez dut nahi...

JULEN LEKUONA

Itzuli aurkibidera

40. EZ NAU IZUTZEN NEGU HURBILAK

Ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan.

Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak
eguzki eder joan guztian
argia baitu bihotzak
eta begien milla ernegai
iraganaren oroitzak.

Ez nau larritzen azken orduan
arnasa galdu beharrak
bide xumea hesituarren
amildegiaren laarak,
ardo berriak onduko ditu
mahastietan aihen zarrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biarrak.

Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi billa
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.

XABIER LETE. MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

41. EZEKIELEN PROPHEZIA

Eremuko dunen atzetik dabil
zulo urdin guztiak miatu ezinik
eta euri zitalari esker bizi da
ikusi zituen gurpil sutsuak
arranotu zaizkio, amoratu
eta bazter batean aurkitzen da. (BIS)

Desafinatzeke nahasirik gabe
jadanik agure itxura eutsirik
gauaren pareta "sprai"atu duzu.

Hamazazpi urteak
hamazazpi zuri dira, Ezekiel
mingotzaren merkromina, Ezekiel
eter labur bat zara
hari single bat zara
betiko. (BIS)

Eremuko dunen atzetik dabil
zulo urdin guztiak miatu ezinik
eta euri zitalari esker bizi da.

JOSEBA ALKALDE. ITOIZ

Itzuli aurkibidera

42. EZER EZ DA BERDINA

Hainbeste urte zu gabe eta nork esango zuen
irailak hamabi batean aurkituko ginela.
Eta gauzak nola diren, ia ahaztu nuen
nola baretzen nauten zure begi berdeek.

Zenbat oroitzen dudan
Durangoko festetan
goizeko argia zure ezpainen uretan.
Zenbat aldatu diren
gauzak urte gutxitan
urrundu ginen eta.

Ezer ez da berdina.
Gure kantu gordinak
hutsik daude,
hutsik daude zu gabe.

Bai, nork esango zuen
bada piztu genuen sutan erreko ginela.
Eta gauzak nola diren, ia ahaztu nuen
nola baretzen nauten zure begi berdeek.

Zenbat oroitzen dudan
Durangoko festetan
goizeko argia zure ezpainen uretan.
Zenbat aldatu diren
gauzak urte gutxitan
urrundu ginen eta.

Ezer ez da berdina.
Gure kantu gordinak
hutsik daude,
hutsik daude zu gabe.

Saiatu naizen arren,
saiatu naizen arren,
ez dizut idatzi nahi beste.
Saiatu naizen arren,
saiatu naizen arren,
ez da egunik zu faltan bota gabe.

Ezer ez da berdina.
Gure kantu gordinak
hutsik daude,
hutsik daude zu gabe.

BULEGO

Itzuli aurkibidera

43. EZER EZ DA BETIKO

Udazken arratsaldetan
iluntzen duenean
hostoak erortzen dira
negar tanten moduan
Eta parke hutsetan azken besarkada
esan nizun dama ez zela betiko
gure artekoa bukatua dago

Oroitzen al dun jaietan
mozkortu ginenean
elkar maitatu genuen
izarren azpian.
Eta parke hutsetan....

Udazken arratsaldetan
iluntzen duenean
hostoak erortzen dira
negar tanten moduan.

Jadanik berandu da
agur esatea
ez dela erreza
aitor ezazu, neska
musuka nazazu
begiak itxita.

KEN ZAZPI

Itzuli aurkibidera

44. FESTARIK FESTA

Nahiz gauza asko ezagutu munduan
Bada zertxobait hartu nahi dut kontuan
Ez dakit nola esplikatu kantuan
Neskatxa bat dut hemen nire onduan.

Gure bizitza juerga eta parranda
Gero egunez lo egiten dugu etzanda
Horren errudun etsaien bat izan da
Gu non gabiltzan seguru bera han da.

Festarik festa lan egin behar gauero
Festarik festa hor nabil ni egunero
Gure etsaia benetan dago ero
Zigortzen gaitu inoiz hutseginez gero.

Aizu, neskatxa, ba al dakizu benetan
Norekin hasi zeran hartu-emanetan?
Hau da egia ziur zaude horretan
Bihurtu leike maitasuna penetan.

Konplikazio anitz bada gurekin
Bizitza honi ezin diogu aldegin
Nire aukera ez bazaizu atsegin
Gure artekoa beharko da desegin

Festarik festa...

TAPIA ETA LETURIA

Itzuli aurkibidera

45. FURRA FURRA

Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustokoa.

Gaur goizean jeiki naiz
suerte onean,
tanke bat topatu dut
neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun
bake ala gerra
bainan nik badaezpadan
egin dut puzkerra.

Furra, furra, fandangoa...

Zerbait egitekotan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur pistola batez,
orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.

Furra, furra, fandangoa...

Neure arma bakarra
dut akordeoia,
hauspoari eraginez
dirudi leoia;
eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantsei holakorik
gertatu zitzaion.

Furra, furra, fandangoa...

Eta orain banoa
berriro ohera,
bila ez badatozkit
lolo egitera;
bihar ikusiko da
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri.

Furra, furra, fandangoa...

OSKORRI

Itzuli aurkibidera

46. GAUR ZURE AMAK NERI

Begiak parrez parrez
bihotza negarrez. (bis)
Halaxe joaten nintzan, maitia,
zugandik dolorez.
Halaxe joaten nintzan, maitia,
zugandik dolorez.

Ama zuriak neri
parian pasata (bis)
ez dit agurrik egin, maitia,
burua jirata.
Ai, ai ai! Ez dit agurrik egin, maitia
burua jirata.

Ama zuriak neri
ez agur egiteko (bis)
zer palazio dauka, maitia,
zuri emateko?
Zer palazio dauka, maitia,
zuri emateko?

Palazio eder bat
haitzaren gainean. (bis)
Ez da euririk sartzen, maitia,
ateri denean.
Ai, ai, ai! Ez da haizerik sartzen, maitia,
ez dabilenean.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

47. GAZTE-GAZTETATIKAN

Gazte-gaztetatikan
herritik kanpora,
estranjeri aldean
pasa det denbora. (bis)

Herrialde guztietan
toki onak badira,
baina bihotzak dio
zoaz Euskal Herrira. (bis)

Lur maite hemen uztea
da negargarria,
hemen gelditzen dira
ama eta herria. (bis)

Urez noa ikustera
bai mundu berria,
oraintxe bai naizela
errukigarria. (bis)

Agur nere bihotzeko
amatxo maitea,
Laister etorriko naiz,
konsola zaitea. (bis)

Jaungoikoak bada nahi du
ni urez juatea,
ama zertarako da
negar egitea. (bis)

IPARRAGIRRE ETA URKO

Itzuli aurkibidera

48. GAZTE GERA GAZTE

Gazte gera gazte,
ta ez gaude konforme
mundu garbiago bat
bizi nahi genduke,
gezurraren kontra
injustizirik ez,
gazte gera gazte
ez gaude konforme

Nere abesti hau ez da politika,
justizia nahi det, egiak agertu
gizonak daduzkan eskubide hoiek
kunplitu ditezen bihotzez abestu
ez noa inorren kontra egia nahi dut

Gazte gera gazte...

Gazte geralako maitasun batean
bizi nahi genduke, bainan baita ere,
gehiegi dakigu munduan dagozen
gezur da gorroto ta injustizi asko
gauza hoien kontra abestu nahi degu

Gazte gera gazte...

Bainan aho batez gure herriaren
problemak esaten uzten ez digute
guk nahiago dugu betiko isildu
gero egun batez beldurrarengatik
traidore ginala esan ez dezaten, gazte

Gazte gera gazte...

LOURDES IRIONDO

Itzuli aurkibidera

49. GAZTELUGATXE

Seiehun urte inguru
kosta aldean zen gertatu,
itsasgizon zahar batek
behintzat hala zidan kontatu,
enbat itzelak Gaztelugatxen
untzi eder bat zuen hondatzen,
euskaldunontzat barruan
altxor haundiak ei zekartzan.

Igaz udako goiz batez
eguzkiaren lehen printzez
jo nuen itsas barrena
bihotza dardara eginez,
murgildu nintzen ur gardenetan,
arakatu ongi hare-haitzetan,
han zegoen tinkaturik
goroldioak estalirik.

Indar guztioz bultzatzen
altxor kutxa zabaldu nuen,
atzera egin ninduen
uhin haundia altxatu zen,
inor ez zapaltzeko gogoa,
zapalduak ez izatekoa,
hau da gure urguilua
altxor guztien iturria.

Eta hau hola ez bazan
sar nazatela kalabazan,
ipui txit barregarriak
kontatu nizkizuen plazan.

OSKORRI

Itzuli aurkibidera

50. GOIZIAN ARGI HASTIAN

Goizian argi hastian, ene leiho hegian,
Txori bat pausatzen da eta goratik hasten khantan.

Txori eijerra, hain alegera, entzüten haidanian,
Ene bihotzeko trixtüra laster dua aidian.

Ene txoririk maitena, zeren jin hiz ni gana,
Iratzarazi naik nialarik ametsik eijerrena.

Jinik hain goizik uste hian hik baniala hanitx phena;
Ez ez, habil kontsolatzera malerusago dena.

Txorittua juan düzü, ta ez arra agertü
Dolütan niz othe zaionez nik errana gaitzitü,
Goiz güzietan, ene khanberan, trixterik niz hidürü,
Nahiz haren aire xarmant bat berriz ere behatü.

PIERRE BORDAZARRE, AMAIA ZUBIRIA, TXOMIN ARTOLA ETA BENITO LERTXUNDI

Itzuli aurkibidera

51. GOGO ETA GORPUTZAREN ZILBOR-HESTEAK

Bi kate,
biak ebaki beharrezkoak:
bat gorputzaren bizitzeko,
bestea gogoaren askatzeko.

Adizu, ama
badakizu
sortze berean
zuri gorputzez
lotzen ninduen zilbor-hestea
sendagileak nola eten zuen.

Ama! Eten dezagun
lehen gorputzarena bezala
orain, Gogoaren zilbor-hestea.

Lehenengo eten beharra izan zen:
bizitzaren bizitzeko lehen legea.

Haurtzaroan
titia eman zenidan,
mutil-aroan
eskoletara bidali
bizitzarako harmak hartze arren.

Dena eskertzen dizut;
duen balore guztian,
nik ahal dudan neurrian
Bainan, gaztaroan
amatxo maite!
Ohar zaitez
benetan maite nauzun ama
izan nahi baduzu
eta nik zu maitatzea,
ni naizena
nik izatea nahi dudana izatera
utzi behar nauzula.

Hau baita bide bakarra
biok elkar sanoki maitatzeko,
biok alkar osoki eta betikoz maitatzeko;
zuk zure nortasunaz, nik nereaz,
zuk zure nortasunaz, nik nereaz.

MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

52. GORA TA GORA BETI

Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi. (bis)

Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala!

Gora da gora beti...

Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.

Gora da gora beti...

Munduan ezin bizi daiteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.

Gora da gora beti...

Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera
hortxe bere itzala.

Gora da gora beti...

Jabeek dute kontzientzi zabala,
kaskatu dute gure lurren azala,
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
burruka garbian dago
hori da printzipala.

Gora da gora beti...

OSKORRI

Itzuli aurkibidera

53. GU GEU GARENA

Logeletako sabaiek
hitz egingo balute.
Esan ezetz, esan baina,
berriz egingo nuke.

Inoiz egin dudan bidaia luzeena,
itsaso gorriko olatuetan.
Ibili naiz ibili hego-haizetan,
kasko bat buruan eta bi oinetan.

Erori naiz erori buruhausteetan,
erantzunik gabeko barne bidaietan,
baina gaur utziko ditut mamu ilunak.
Piztu dezagun benetan gu geu garena!

Senaren bideak berpiztu,
oraingoz dramak itzali,
hortik dela uste baduzu,
ez pentsatu eta segi!

Inoiz egin dudan bidaia luzeena...

Gaur soinean ez daukat pisurik,
hel nazazu bitartean eskutik.
Gaur bihotzak ez dauka izurik,
askatu dut eta
benetan ni neu naizena. (bis)

Esan ezetz, esan baina,
berriz egingo nuke.

EN TOL SARMIENTO (ETS)

Itzuli aurkibidera

54. GUK EUSKARAZ

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?

Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen. (BIS)
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez. (BIS)

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?

Orain zuen birtutez
zuen indarrez. (BIS)
Euskara itsaso urdin
eta zabal bat izanen da
eta guria da. (BIS)

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?...

URKO

Itzuli aurkibidera

55. GURE AITAK AMARI

Gure aitak amari
gona gorria ekarri,
gure aitak amari
gona gorria ekarri,
berriz ere maiteko dio
gure amak aitari.
Gure aitak amari
gona gorria ekarri.

Gona gorri-gorria
zazpi jostunek josia,
gona gorri-gorria
zazpi jostunek josia,
berriz ere maiteko dio
gure amak aitari.
Gure aitak amari
gona gorria ekarri.

Gure amak aitari
fraka berriak ekarri,
gure amak aitari
fraka berriak ekarri,
berriz ere maiteko dio
gure aitak amari.
Gure amak aitari
fraka berriak ekarri.
Fraka berri-berriak
zazpi jostunek josiak,
fraka berri-berriak
zazpi jostunek josiak,
berriz ere maiteko dio
gure aitak amari.
Gure amak aitari
fraka berriak ekarri.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

56. GURE BAZTERRAK

Maite ditut maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
nere baitan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.

MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

57. GURE HERRI MAITEA

Gure herri maitea
alegratuz jendia
bixiguak ez du eman
aurtengo urtian.
Tranlaralaralara..

Antxoak emango du
etortzen danian
irabaziko degu
aukera danian.

Libertadia eskatzen degu
herri hontako alkate jaunari
eta jendia alegratzearren
gerade gu gaur honera etorri.

Mutil gazteak egonagatik
Ondarruako neska gaztiak
ez diralako ondo pintatzen,
ondo garbitu ta gero ere
ez dala erraza izango
denak ezagutzen.

Udaberrian txoriak
alegre egoten diren moduan
gu ere alegre gatoz
triste egonagatik neguan.

Gure herri maitea.....

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

58. HABANERA

Berriro itzuliko balitz
iragan denbora arrotza
berdin kontsumi nezake
banilla gozo artean,
itsaso urrun batetan
irudimena galdurik
udaberriko euritan
larrosak pizten ikusiz.

Osaba komertzianterik
ez nuen izan Habanan,
pianorik ez zegoen
bizi nintzen etxe hartan,
neskatxen puntilla fiñak
udako arratsaldetan,
errosario santua
neguko gela hotzean.

Ezpainek gordetzen dute
ezpain bustien gustoa
desiozko hotzikaran
etsipenaren tamalez,
gaua zelatan dakusat
kontzientzia bilutsik
badoaz orduz geldiak
gogorapenen hegalez.

Jaio giñen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Tabako, ron ta kanelaz
girotutako arratsetan
algarak entzuten ziren
Habanako putetxetan,
abanikodun mulatak
gauari haize egiten
musiken aide nagiek
odola erretzen zuten.

Jaio giñen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

XABIER LETE

Itzuli aurkibidera

59. HAIKA MUTIL

"Haika mutil, jeiki hadi,
argia den mira hadi!"
-"Bai, nausia, argia da,
gure oilarra kanpoan da."

"Haika mutil, jeiki hadi,
uria den mira hadi!
-"Bai, nausia, uria da.
gure xakurra bustia da."

"Haika mutil, jeiki hadi,
surik baden mira hadi!"
- "Bai, nausia, sua bada,
gur gatua beroa da."

"Haika mutil, jeiki hadi,
hortxet zer den mira hadi!"
- "Bai, nausia, haizea da,
Gure leihoa ideki da."

"Haika mutil, jeiki hadi,
kanpoan zer den mira hadi!"
"Bai, nausia, elurra da,
lurra xuriz estali da."

"Haika mutil, jeiki hadi,
Oinon zer den mira hadi."
- "Bai, nausia, egia da,
mutiltxo hau unatu da.

MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

60. HAIZE HEGOA

Haize hegoa,
gau epela
ilargiaren argi,
mutxurdinak leihoetan
teilatuan katu bi;
bide ertzean zenbait kanta
gau erdiz arnoari
Hargaineko sorgin zaharrak
keinuka ilargiari.

TELESFORO MONZON ETA MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

61. HERRIKO FESTAK

Herriko festak ziren biharamonian
berak nahi zuten txoko-txoko batian
harri txabal-txabal baten gañian
ari ziran, ari ziran trukian.
Lau atso: hiru neskazar
bat alarguna jarririk itzalian
harri txabal-txabal baten gañian
ari ziran, ai ziran trukian.

Hasi ziradenian kartak partitzen
eta gaiñera tantuak kontatzen
truk jo ta Iñaxik txota
Mariak txaldun ta Errufiñak hirua
Mari Martin txoratu altzain burua
lauarekin hiruaren kiñua.

Herriko festak...

Neska egon hadi ixil-ixilikan
Hik ez den ikusi nire kiñurikan,
tanta bat edan ezkero
begiak britz-britz ezin egon ixilik,
edan ezan, edan ezan gogotik
katilua, katilua beterik.

Herriko festak...

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

62. IKUSI NUENENA

Ikusi nuenean
zure ile latza,
iruditu zitzaidan
sorginen erratza.

Ikusi nuenean
nik zure sudurra,
iruditu zitzaidan
lukainka muturra.

Ikusi nuenean
zure belarria,
iruditu zitzaidan
azaren orria.

Ikusi nuenean
nik zure kokotsa,
iruditu zitzaidan
gaztaina morkotsa.

Ikusi nuenean
nik zure besoa,
iruditu zitzaidan
Irati basoa.

Ikusi nuenean
nik zure begia,
iruditu zitzaidan
gerezi handia.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

63. ILARGIA

Esaiozu euriari berriz ez jausteko
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.
Na, na, na, na

Eusten nauen soka zara eta itotzen nauena
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.
Na, na, na, na

Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
irribarrez, gero miñez, eragin didazu negarra
nire sua itzali da
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!
Na, na, na, na

Esan sentitzen dudana ez dela egia
une baten sinesteko ez garen guztia.
Na, na, na, na

Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra
nire sua itzali da
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!
Na, na, na, na

KEN ZAZPI

Itzuli aurkibidera

64. ILUNTZEAN

Ilargia uretan murgildu da
Itsas arrain txikien ondora
Uraren hozkirriaren zirrara
Hondar epelaren alboan

Iluntzean uraren ertzean
Errainu baten argia
Ene maite biok jolasean
Olatu zipriztin artean

Haizeak zimurtu du itsasoa
Kresalak lehortu malkoa
Maite zure zain hementxe naukazu
Izar goiztiarrei begira

Iluntzean uraren ertzean
Errainu baten argia
Ene maite biok jolasean
Olatu zipriztin artean (bis)

Ilargia uretan murgildu da...

MAIXA ETA IXIAR

Itzuli aurkibidera

65. ILUNABARRA

Eguzkia hasten da
hasten da jetxitzen, jetxitzen,
dizdizera ederra
zaiola gutxitzen.

Diamantezko printzak
zaizkanean galtzen
urrezko bola baten
itxuran du hartzen
eta geldi geldi da
itxaspera sartzen.

Eta geldi, geldi
eta geldi, geldi
eta geldi, geldi da
itxaspera sartzen,
sartzen.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

66. IÑAKI, ZE URRUN DAGOEN KAMERUN

Martzianoak bezala
kalean galdurik ibiltzen.
Hogeitamalau gradu
eta izerditan blai.

Nerbioi ertzetatik
Santurtzitik Bilbora
non iniltzen ziren
lehengo sardinerak,
inork ez dakien nondik
irten den arrantzaz.

Tabernaz taberna:
"vendo barato"
goizean eta gauez:
"mucho barato"
askotan baraurik:
"todo barato"
izenik ez dute soilik Iñaki:

Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun.

ZARAMA

Itzuli aurkibidera

67. IREKI BIHOTZA

Ireki bihotza maitea neretzako
maite zaitudala badakizu oso ondo
amodioz beterik bihotza orain dut nik
betirako elkartuta zurekin.

Ireki bihotza maitea ireki
ireki bihotza ireki guztiz
ireki bihotza zuk nik bezala
ireki bihotza zoriona da.

Maite nauzu neskatxa nik maite zaitut
nire maitasuna besterik ez dut
elkar gu betiko biok izango gara
biok gu betiko zoriona da.

EGAN

Itzuli aurkibidera

68. ISIL-ISILIK DAGO

Isil-isilik dago
kaia barrenian
untzi txuri polit bat
uraren gainean. (berriz)

Goizeko ordubietan
esnatutzen gara
arrantzaleak beti
joateko urrutira. (berriz)

Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik?
Zergatik negar egin
zeruan izarra dago
itsaso aldetik. (berriz)

Bat, bat, bat, bart parrandan ibili, bart parrandan ibili
bi, bi, bi, ez naiz ongi ibili, ez naiz ongi ibili
hiru, hiru, hiru, kolkua bete diru, kolkua bete diru
lau, lau, lau, sardina bakalau.

Hau dek, hau den, hau dek umoria
kontsolatzeko, kontsolatzeko
euskaldun jendia.

Kalean gora kalean behera
kalean gora zezena aiaiai (berriz)

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

69. ITSASOAN URAK HANDI DIRE

Zazpi laguneko famili batetan
arotza zen gure aita
gure herriko alkate ez izan arren,
lan egiten zuena.

Itsasoan urak handi dire,
murgildu nahi dutenentzat
gure herriko lanak handi dire,
astun dire, gogor dire,
zatiturik gaudenontzat.

Markatzen ari diren bide nabarra
ez da izango guretzat,
lehengo sokari ezarririk datorren
oztopo bat besterik.

Itsasoan...

Hainbeste mendetako gure morrontzak
baditu mila tankera
eta, zuhur aukeratzen ez badugu,
bertan galduko gera.

JULEN LEKUONA

Itzuli aurkibidera

70. ITXAROPENA

Bakardadea
sentitzeko beldurrak
behartzen nau egun hontan
barnekoa ateratzera.

Nerekin zaude
nahiz eta soilik bihotzean
laister elkartuko gara
izar alaiago batean.

Ez dut galduko
itxaropena
nahiz ta zu ez egon
zure zain naiz.

Agertzen zinen bakoitzean
ez nuela behar ezer
zure izate hutsak
betetzen zidan gorputza
baina gure mundu hau
nahiko gaizki eraikia izan denez
azkenean paradisua
infernu bilakatu zan.

Ez dut galduko
itxaropena
nahiz ta zu ez egon
zure zain naiz.

SU TA GAR

Itzuli aurkibidera

71. ITZIARREN SEMEA

Itziarren semeak
ez du laguna salatzen...
Eta zakurren aurrean
tinko ta ixilik egoiten...

Itziarren semea: hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!

Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

Haurra zer egin haute holan egertzeko?
Ama, jo egin naute mintza arazteko
Izenik eman al duk? Esan zak egia!
Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia!
Jali haiz garbia?
Bai ama, egia!
Ta amak eskeini zion klabelin gorria.

Itziarren semea...

Zazpi gizon nituen joka inguruan,
makilaz hartu naute ostikoz lurrean.
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik!
Ta hantxe galditu dira fitsik jakin barik!

Lau aldiz sartu naute urean burua,
zangotik euki naute zintzilikatua.
bainan nik ez dut eman lagunen izenik,
Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!

Itziarren semea...

Izerdia ta odola burutik behera
ezpainak urratu ta azazkalak atera.
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik,
ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!
odolez beterik, ni beti ixilik!
Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!

Itziarren semea...

Itziarren semeak ez du laguna salatzen eta zakurren
aurrean tinko eta ixilik egoiten.
Espetxerat igorri dute.
Amak ez du ezagutu eta Majik puliki puliki eman
dioska bi musu.

TELESFORO MONZON, ETA PANTXOA ETA PEIO

Itzuli aurkibidera

72. ITZULERA

(Mendikate honek lotuta)

Zurekin mintzo direla diote xoriek
esan zer kanta egin dizuten
zein gertu gauden
sentitzen al den
Amaiurren.

Hori diote
Baigorrin ere
mugalari hoiek.

Mendikate honek lotuta
zure zauria nirea da
ta kantu hau biona.

Erkidetasunaren bozeramaile
xoriak mugaren bestalde
jantzia dute
doinu dotorez
Gaztelugatxe
ta estali dute
Larrun bera ere
kantu lirainez.

Mendikate honek lotuta
zure zauria nirea da
ta kantu hau biona.
Itsasargia testigu da
zeuen urratsa geurea da
ta itzulera denona.

Eta ez al gara
xorieri mintzo
diren xoroak izango,
betiko?
zuhurrago
gara izango
xoriekin mintzatuz gehiago,
gehiago.

Mendikate honek lotuta...
Itsasargia testigu da...

ZETAK ETA ERRAMUN MARTIKORENA

Itzuli aurkibidera

73. IZAR IHESKORRA

Izar iheskorra
Gauaren babesean
gaur goizean
lo goxoen ametsetan
nabil hizketan
nigan daukat laztana
zure xarma
sentipen polit guztiak
malkoz bustiak.

"Urrun zaude eta gertu"
sentitzen zaitut nik
lagun gaur gauak esana dit, zergaitik,
irrifar batekin, ez zaude nirekin
lasai maitia ulertu:
zergaitik nik ere
ezin dudan bizi zu gabe, xuabe,
zurekin baino zu gabe!(zu gabe!)

Zure izar iheskorra
da hilezkorra
edozer dut desira
zuri begira
ni zugan ta zu nigan
nahiz dakidan
zarela hain besarkaezina
hain ahaztezina.

ETZAKIT

Itzuli aurkibidera

74. IZARREN HAUTSA

Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean
noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe:
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude.

Gizonak badu inguru latz bat
menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta
hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu
saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia:
bide ilunak nekez aurkitu,
lege berriak noizpait erditu
hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu;
ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta
harremanetan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea:
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ohi daki
eukitzea zein den ona,
bere premiak bete nahian
beti bizi da gizona.

Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten:
amets eroak baztertuz bertan
sasi zikiñak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen.

Gu sortu giñen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak:
Gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz
egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik
egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik
ekingo dio urduri;
guztien lana guztien esku
jasoko dugu zuzen ta prestu,
gure bizitzen edergai;
diru zakarrak bihotzik ez du,
lotuko dute gogor ta estu
haz ez dedin gizonen gain.

XABIER LETE, MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

75. JENIO BIZIA

Jenio bizia,urre koloreko
larruazal fina, begi urdinak
zoroa, alaia, maitagarria
horrelakoa da nere laguna.

Beti dago prest lagunentzat
nahiz ta batzutan jenio txarra izan
hori ez zait batere inporta
horrela maite baitut nik bera.

Eta orain denok batera
abestu dezagun denok batera
gora gora gure laguna
gora gora bihotz bihotzez.

Gora gora gure laguna
gora gora bihotz bihotzez.

AKELARRE

Itzuli aurkibidera

76. JAUN BARUAK

Jaun Baruak aspaldin
xedera bat hedatu zin.
Txori eder bat atzeman dizu
Paubeko seroren konbentin.
Orain harekin lortzen dizu,
aspaldian desir beitzin.

Jauna, entzun duzu:
felizitatzen zitugu.
Musde la Plazaren alaba ederra
zuk duzula esposatu.
Andere hura irus duzu,
zuri ez dizugu dolu.

Xedera balitz halako
merkatuetan saltzeko,
Xiberuko aitonen semeek
eros letzakeie oro,
halako txori edertto
zonbaiten atzemateko.

Igaran apirilaren burian,
armadaren erdian,
zintudan bihotzian,
armak oso eskian,
present espiritian,
manka besoen artian.

HERRIKOIA ETA BENITO LETXURDI

Itzuli aurkibidera

77. KALANBREAK

Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
sabeleko kalanbreak
ezin dut gehiago.

Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
denbora luze batean
gogoratzekoa.

Ikasketak ahaztu ditut
neskak utzi nauela ta
farra on bat botatzeko
aitzakirik ez nun falta
zazpi egunetatik behin
izaten da larunbata.

Formal ibiltzen naiz baina
begira gauzak zer diran
hogeitabi garagardo
ta lau gin-tonic segidan
azkeneko coca-colak
kalte egin ote zidan.

Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
asteburutan badakizu
etxean gelditu.
Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
nire partetik goraintziak
buruko minari.

Goizeko bostak ezkero
ez dut ezer gogoratzen
balantzaren urratsetan
zapatarik gabe nintzen
eskerrak nire galtzetan
ez zen txanponik gelditzen.

Hurrengoan emango dut
gizon zintzoaren planta
berandu baino lehenago
egin beharko dut hanka
hurrengoan izango da
honek bueltarik ez dauka.

Parranda zale naizela
pasatzen naizela
pentsatzen dut maiz
aukera sortzen den heinean
berriz juergara joango naiz.

GOZATEGI

Itzuli aurkibidera

78. KONPLIZE DITUT ETA

Emakume zuzenak
okerrak, kirtenak
moja txintxoak eta
zerrama irtenak
itsusiak, politak
atletak, herrenak
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Langileak, alferrak
lanik ez dutenak
tuntunak, mediokreak
klaseko lehenak
ale desegokiak
andre txit gorenak
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Ama onak ta txarrak
ama ez direnak
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak
iletsuak, soil-soilak
marimutilenak
katemeak, gorilak
panterak, zezenak
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lehen munduko emeak
kapitalistenak
lur usaia daukaten
andre indigenak
zuri, gorri, horiak
beltzetan beltzenak
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Markesaren alabak
neskame gizenak
printzesak ta sorginak
ogroak, sirenak
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak
konplize ditut eta
maite ditut denak.

UXUE ALBERDI ETA MIKEL MARKEZ

Itzuli aurkibidera

79. KONTRAPAS

Garaziko herria
benedika dadila
euskarari eman dio
behar duen tornuia.
Euskara, euskara
jalgi hadi plazara.

Bertze jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien
orain dute forogatu
enganatu zirela.
Euskara, euskara
jalgi hadi plazara.

Bertzeak orok izan dira
bere goien gradora
orain hura iganen da
bertze ororen gainera.
Euskara, euskara
jalgi hadi plazara.

Oraindaino egon bahiz
inprimatu bagerik
hi engoitik ebiliren
mundu guzietarik.

BERNART ETXEPARE, XABIER LETE, OSKORRI

Itzuli aurkibidera

80. KUPELA

Gertakizun polit bat behin Asturiasen
ez dakit guziekin gogorako naizen
lagun bat eta biok andreekin hain zuzen
sagardotegi baten afaria baitzen
numero dotoreak ikusi ginuzen.

Kupela, kupela, sagardoen hotela
kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

Talde bat osatu zen mutil ta neskatxa
festan pasa nahi zuten gurekin arratsa
tragotikan tragora zer nolako martxa
sagardoan daukate afizio latza
gehiegi edan genduen hori zen akatsa.

Kupela, kupela, sagardoen hotela
kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

Herrialde denetan ohiturak badira
esneakin juan ziran sagardotegira
handik basoka bana ohituren neurrira
gero sagardoari txotxetikan tira
barrez egon nintzaien albotik begira.

Kupela, kupela, sagardoen hotela
kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

Lehenen esne tragoa ohitura bezala
esan nien ez al zen edari makala
sagardoa hobeto asentatzen zala
nahiz ta geroagoan ez zen izan hala
hiru ordu baino lehen egin zuen txahala.

Kupela, kupela, sagardoen hotela
kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

Leku berria zen ta joan ginen pozak
festarako gera gu mutil aproposak
geureak aitortzeko zertan egon lotsak
sarri ireki ziren ziri edo zotzak
bapo kendu ginuzen hanketako hotzak.

Kupela, kupela, sagardoen hotela
kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

Umorez jarri ginen ondorenean zer
erderaz bertsoetan 'lo que hace el beber"
inguruko jendeak barrez egin zun leher
erretiratu ginen emazteei esker
txispatu ginen baina ez zen pasa ezer.

Kupela, kupela, sagardoan hotela
kupela, kupela, zaindu ezak horrela
kupela, kupela, sagardoan hotela
kupela, kupela, bete zaigu sabela...

KUPELA TALDEA

Itzuli aurkibidera

81. LAU TEILATU

Hemen gaude
Ta poztutzen naiz
Ta ziur zure aita ere bai
Ta zer ondo zelan dijua
Zure bufanda txuria

Lau teilatu gainian
Ilargia erdian eta zu
Goruntz begira
Zure keia eskuetan
Putzara batekin putz!
Neregana etorriko da
Ta berriz izango gara
Zoriontsu

Edozein herriko jaixetan
Goxo goxo
Kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt
Negarrik ez
Txuri zaude ta malkoak
Zure kolorea kentzen dute

Lau teilatu gainian...

Felix, Felix bihar
Berriz egongo gara
Txanpain apur batekin
Diru gabe baina
Izarrak gurekin daude
Piano baten soinuaz

Lau teilatu gainian...

ITOIZ

Itzuli aurkibidera

82. LEKEITIOKO KALEAN

Lekeitioko kalean
Bixigu denbora danian
Laran lara.

Hogei txitxarro eta gehiago
Sartzen dituzte sabelean,
Bainan guztiok batera.
Laran lara...

Hiru lagunek Ispasterren
Apustu txiki bat egin zuten.
Laran lara
Jango zutela goizetik gauera
Hamar erraldeko txala
Txanton laugarrengo zala.
Laran lara. (txistu....pum...)

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

83. LEPOAN HARTU

Lepoan hartu ta segi aurrera
La-la-ra la-la-ra la-la-la-ra
Lepoan hartu ta segi aurrera!
Lepoan hartu ta segi aurrera!

Gazte bat lurrean aurkitu dugu
lore gorriz beterik kolkoa...
burdinen artetik ihesi dator
euskal gazteriaren oihua!

Mutilak, eskuak elkar gurutza,
ekin ta bultza denok batera!
Bidean anaia erortzen bazaik,
lepoan hartu ta segi aurrera!

La-la-la...

Ez dugu beldurrik,
ez dugu lotsarik
nor geran, zer geran
aitortzeko!
Ez gaituk lapurrak,
ez eta zakurrak
kataiaz loturik ibiltzeko!

Gizonak bagera,
jo (de)zagun aurrera,
gure herriaren jabe egin arte!

Askatasunaren hegal azpian
kabi egiten ohituak gare!
Ibiltzen aspaldi ikasia dugu,
otsoak eskutik hartu gabe!

La-la-la...

Arrotzek ezpataz hil nahi banaute
izituko gaituztelakoan,
zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz
nere hiltzailearen aurrean!

Mutilak, ez gero nigarrik egin
erortzen banaiz
gau ilunean,
izar berri bat piztutzera noa
Euskal Herriko zeru gainean...
Euskal Herriko zeru gainean...

La-la-ra
La-la-ra la-la la-la-ra
Lepoan hartu ta segi aurrera!
Lepoan hartu ta segi aurrera

TELESFORO MONZON. PANTXOA ETA PEIO

Itzuli aurkibidera

84. LORETXOA

Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat
aurrean umetxo bat
loretxoari begira.

Loreak esan nahi dio
“Umetxo aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko”.

Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman,
Orduan izango baitu
indarra eta kemena
orduan emango baitu
ugari bere fruitua.

BENITO LERTXUNDI

Itzuli aurkibidera

85. MAITASUN HITZAK

Berak maite ninduen
nik bera ere bai.
Oraindik oroitzen naiz
bere begietaz,
oraindik oroitzen naiz
zuhaitz lore artean
berak esaten zizkidan
maitasun hitz politak.

Maitasun hitzak, umil ta xamurrak.
Besterik etzekien, hain gaztea zan.
Etzuen mundua, gaiztoa ikusten
Oraindik ametsak, bizi zituan.

Hiru gauza bakarrik zekizkin esaten,
aintzinako ipuin xarmangarriak
maitasun istori, poeten abesti,
besterik etzekin, hain gaztea zen.

Egunak joan ta gero
nabaritzen dudanian
bakardade haundi bat
neure bihotzean
oraindik oroitzen naiz
zuhaitz ore artean
berak esaten zizkidan
maitasun hitz politak.

JOAN MANUEL SERRAT ETA GORKA KNÖRR

Itzuli aurkibidera

86. MAITETXO ITSASOAN DAGO

Maitetxo itsasoan dago
itsasontzi batean.
Maitetxo itsasoan dago
urrutirako bidean.
Maite, maite
ez utzi ni
hemen kaiean.

Maite, maite
zu nere bihotzean.
Maitetxo noiz etorriko da,
nire bihotza zain dago.
Maitetxo noiz etorriko da,
biok elkar bizitzeko.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

87. MAITATZEN ZAITUDALAKO

Maitatzen zaitudalako
kantatzen dizut zuri
zu zaitut negu beltzean
eguzki epel zuri
sargori denean berriz
maitasunezko euri.

Guk elkarri zenbait kontu
eta zenbait irrino!
iruditzen zait gerala
ilargitan bi laino,
egunez bihurtzen gera
zu ta ni bi txorino.

Elkarren begiratuta
hasten gera kantari
orduan deitzen diogu
maitasun-haizeari
eta harek jartzen gaitu
firi-firi dantzari.

Dantza dezagun, ba, dantza
maiteño bihotzeko!
mundura ez ginen jaio
gu triste bizitzeko
baizik tristura guztiak
kantuz poz bihurtzeko.

TAPIA ET LETURIA

Itzuli aurkibidera

88. MAITE ZAITUT

Koloretako ametsak
esna nagoenean
eta ezin loak hartu
gaua iristen denean.
Saltoka hasita hegan
egiteko gogoa,
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.

Elkarrekin hankaz gora
buruz behera jartzean,
tunelean sartu eta
irrintzika hastean,
bitxiloreekin pultsera
egin dizudanean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:
Maite zaitut,
maite-maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut.
Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut

Begietako dirdira,
irribarrea ahoan,
ezin ditut ezkutatu
zu ikusterakoan;
hanka eta eskuetan,
gorputzean, dardara;
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.

Elkarrekin ortzadarra
margotu dugunean,
ispiluan nire izena
idatzi duzunean,
irratia piztu eta
doinu hau entzutean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:
Maite zaitut,
maite-maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut.
Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS-XABIER ZABALA

Itzuli aurkibidera

89. MAITIA NUN ZIRA

Maitia nun zira?
Nik etzutut ikhusten,
Ez berririk jakiten,
Nurat galdu zira? (berriz)
Ala khambiatu da zure deseiña?

Hitzeman zenereitan,
Ez behin, bai berritan,
Enia zinela.(berriz)
Ohikua nuzu;
Enuzu khambiatu,
Bihotzian beinin hartu,
Eta zu maithatu.

Aita jeloskor batek dizu kausatu:
Zure ikhustetik,
Gehiago mintzatzetik
Hark nizu pribatu.
Maitia nun zira? ...

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

90. MAITIAK GALDE EGIN ZAUTAN

Maitiak galdegin zautan,
polita nintzanez (bis)
polit, polit nintzela baina,
larrua beltz, larrua beltz.

Maitiak galdegin zautan,
premu nintzanez (bis)
premu, premu nintzela baina,
etxerik ez, etxerik ez.

Maitiak galdegin zautan,
boltsa banuenez (bis)
boltsa, boltsa banuela baina,
dirurik ez, dirurik ez.

Maitiak galdegin zautan,
lana banuenez (bis)
lana, lana banuela baina,
gogorik ez, gogorik ez.

Gaixoa, hil behar dugu,
guk biok gosez (bis)
gosez, gosez hil behar baina,
elkar maitez, elkar maitez.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

91. MARIA SOLT ETA KASTERO

Maria Solt eta Kastero
bi amoros zahar bero.
Hirurogei hamarna urtetan hartu die amorio.
Kastero jelostuz gero, Maria Solt ezari kanpo.
Mari Solt doa nigarrez,
izorra dela beldurrez.

Barnets bordako andereak kontsolatu du elez:
emazte zaharrik okupu agitzen ez dela, ez.

Maria Soltek arrapostu:
–“Santa Elisabet baduzu,
saintu zahar batenganik, okupu agitu duzu.
Kastero ere bada saintu, hala nizan beldur nuzu”.

–“Kastero ez duzu saintu.
Sobera biraoti duzu.
Elizarat joan eta tabernan egoten duzu.
Kastero denagatik saintu, Maria Solt antzu zira zu.”

PIERRE TOPET “ETXAHUN”-BENITO LERTXUNDI

Itzuli aurkibidera

92. MARIÑELAREN ZAIN

Arotzak zuen alaba bat
zen herriko xamangarriena
bi gizonek nahi zuten jabe izan
haren bihotzak nola esan.

-Zer dun, zer dun, ene alaba?
-Mariñela maite dut, aita.
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da
jauntxoa da hiretzat maitia.

Orduan egarriak denak ziren ba
maitasun ukatuarentzat
jauntxoa dator hire esku bila
marinela Irlandara doa.

Hala izan zan eskontz behartua
aberatsik ez ziren han
ta guztiak dantzan, guztiak alai
mail ezberdinak ahaztuaz.

-Zer dun, zer dun, ene alaba?
-Mariñela maite dut, aita.
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da
jauntxoaren emaztea zara.

Gaur egun oraindik ikus dezakegu
alaba hura lehioan
mariñelaren zain-zain
itsasoan du itxaropena.

SOROTAN BELE

Itzuli aurkibidera

93. MARITXU NORA ZOAZ

Maritxu, nora zoaz, eder galant hori?
Iturrira, Bartolo, nahi badezu etorri.
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria
Biok edango degu nahi degun guztia.

Maritxu, zuregana
biltzen naizenian,
poza nabaritzen det
nire barrenian
Bartolo, nik ere det
atsegin hartutzen
ur bila nuanian
banauzu laguntzen.

Maritxu, nora zoaz, eder galant hori?
Iturrira, Bartolo, nahi badezu etorri.
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria
Biok edango degu nahi degun guztia.
Tralara lara…

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

94. MARTXA BATEN LEHEN NOTAK

Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.
Gure baitan datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
urtuko duen bihotza.

Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

(Errepika)
Batek gose diraueno
ez gara gu asetuko
bat inon loturik deino
ez gara libre izango.

Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
eten gabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.
Inor ez inor menpekorikan
nor bere buruan jabe
herri guztiok bat eginikan
ez gabiltz gerorik gabe.

(Errepika)
Batek gose diraueno
ez gara gu asetuko
bat inon loturik deino
ez gara libre izango.

Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

JOXAN ARTZE ETA MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

95. MENDIAN GORA

Mendian gora haritza
ahuntzak haitzean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza.

Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustora.

Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.
Argitu ezak kopeta
penak euretzat gordeta
goizero sortuz bizitza ere
hortze zegok eta.

Mundua ez da beti jai
iñoiz tristea ere bai
bainan badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penai
ez diet zuri bota nahi
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai.

XABIER AMURIZA. IMANOL LARTZABAL

Itzuli aurkibidera

96. MENDIZALEAK AURRERA

Mendizaleak aurrera,
goazen mendi gailurrera,
euskaldunak esnatzera,
tralarala, tralarala.
Aupa goazen, bide zidorrez,
behetik gora maldetatik.

Ederra da gure herria,
maite dugu bihotzetik,
ez da ludian hoberik.
Tralara larala.
Ez da ludian hoberik.

Goazen mendirik mendi,
baserritik baserrira
esanaz: askatasuna
laster dator bai, anaia, gurekin.
Lasterka bide zidorretatik
erromerira etorri gara.

Alai-alai abes dezagun
ta dantza egin dezagun guztiok.
Zure ibilera, maitea,
gure alaitasuna,
erromeriara etorri gara.
Tralaralara, tralaralara, tralaralara...

JOSEBA ZUMIMENDI

Itzuli aurkibidera

97. NAFARROA ARRAGOA

Nafarroa, arragoa, argiaren pausaleku
haizearen ibiltoki zabal, hesirik gabea.
Nafarroa, arragoa, sua eta ura,
kondaira urratu baten oihartzun oihukatua;
amets bat baino gehiago, ez oparotasun osoa,
nahiaren eta ezinaren burrukatoki ekaitzez betea.

Nafarroa, arragoa, mahats eta gari
maitasun eta gorroto, gezur eta egia gurea,
Nafarroa, arragoa, lur beroan sabel emankorra
eta goiko mendi hotzen mendetako loa.

Nafarroa, Nafarroa, zuhur eta eroa
lurrik maitatuena, hormarik gabe utzitako etxea,
erreka gardenen negarrez ibai lodietara
isurtzen ari den odol bustikorraren iturri bizia.

Nafarroa, arragoa, izen bat eta oinarri
eta oinaze, eta bidean zure bila ibiltzea...
pinudiek usaitzen dituzten
harritxigorrezko bidetan gora
oh, Nafarroa, Nafarroa, betikoa.

XABIER LETE

Itzuli aurkibidera

98. NEGUA JOAN DA TA

Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan.

Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta.

Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.

Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta.

Soinu bakar-bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta,

ZEA MAYS

Itzuli aurkibidera

99. NERE AMAK BALEKI

Zibilak esan naute
biziro egoki,
Tolosan bihar dala
gauza erabaki, (bis)
giltzapian sartu naute
poliki-poliki,
negar egingo luke
nere amak baleki. (bis)

Jesus tribunalian
zutenian sartu,
etzion Pilatosek
kulparik bilatu. (bis)
Neri ere aurkitu
ez dirate barkatu,
zergatik ez dituzte
eskuak garbitu. (bis)

Kartzelatik aterata
fiskalen etxera,
abisatu ziraten
juateko berehala, (bis)
ez etortzeko gehiago
probintzi honetara,
orduan hartu nuan
Santander aldera. (bis)

JOSE MARIA IPARRAGIRRE

Itzuli aurkibidera

100. NERE HERRIKO NESKATXA MAITE

Nere herriko neskatxa maite,
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen.
Itsaso garden, lur gozoko landare.
Kresalaren usain, zeru kolore.

Nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.
Bihotz minberen egunsentia,
herri sufrituaren lamia.
Ipuin zaharren piper eta eztia.
Erreka garbien kantu bitxia.

Udazken lizunez zaude jantzia,
izar zerutarren irria.
Lanbro artetik itsas geldira,
leunki zoazen txori airosa.
Amodiozko sentipenaren hatsa.
Zure ezpainetan loratuz doa.
Goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.

BENITO LERTXUNDI

Itzuli aurkibidera

106. OI, PELLO

Oi! Pello Pello logale nauk eta
jinen niza ohera?
Irun ezan eta gero gero gero
irun ezan eta gero gero bai.

Oi! Pello Pello astalkatu diat eta
jinen niza ohera?
Astalka zan eta gero gero gero
Astalka zan eta gero gero bai.

Oi! Pello Pello irun diat eta
jinen niza ohera?
Harilka zan eta gero gero gero
Harilka zan eta gero gero bai.

Oi! Pello Pello harilkatu diat eta
jinen niza ohera?
Jos ezan eta gero gero gero
jos ezan eta gero gero bai.

Oi! Pello Pello josi diat eta
jinen nizan phera?
Argia dun eta, bihar bihar bihar
Argia dun eta, jinen iz bihar.

RESURRECIÓN MARÍA AZKUE. JOSE GONTZALO ZULAIKA. MIKEL LABOA.

Itzuli aurkibidera

107. OSTATUKO NESKATXAREN KOPLAK

Isildu zaigu eguna
larre ondoan asuna
zure gomuta saminagoa
bihotz nireko kutuna.

Eperra garitzan kanta
ehizeko zakurra zaunka
teilatu gorriari dario
nigar eta odol tanta.

Belar gainean bildotsa
haizeak leun du hotsa
etsai-urratsen zarata hitsa
gorrotoaren ostotsa.

Oilarrak harro kalparra
zezenak ez da koldarra
Espaina aldean preso daukate
nire senargai zangarra.

Eder basoan haritza
pagoa lerden bortitza
bazter hauetan zenbait jaunskilok
erraz jan ohi du bere hitza.

Ibaia dator uholde
haizea uraren golde
euskal andra gizonen odola
ez da ixuriko debalde.

Sagarrak daude ustelak
mikaztu dira upelak
lehengo aldean orain gara gu
abertzale txit epelak.

Udako sasoiak uzta
larrean eder irusta
nire bularra zik laztan ezik
ximelduriko masusta.

Artoa zaigu zoritu
sagarrondoak gorritu
zu noiz itzuli itxaropena
ez zait gogotik akitu.

Euriak mardul dario
elurrak dirudi liho
nire bihotzak ez dezaizuke
sekula esan adio.

Usoak dira igaro
basoak dirau oparo
nire magal gozoa dukezu
zatozkenean abaro.

Zelaiak badu hesia
ereina dugu hazia
nire erraietan ernatuko da
askazi ezin-hezia.

JOXE AUSTIN ARRIETA. OSKORRI

Itzuli aurkibidera

108. PELLO JOXEPE

Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen.
Etxera joanda, esan omen du:
-Ez da nirea izanen.

Ama horrek berak topa dezala
haur horrek aita zein duen.
-Ai, hau pena ta pesadunbrea,
senarrak haurra ukatu!
Haurtxo honentzat beste jaberik
Pello Joxepe, bihotz nerea,
haur horrek aita zu zaitu.

-Fortunosoa nintzala baina
ni naiz fortuna gabea.
Abade batek eraman dizkit
umea eta andrea.
Haurra berea bazuen ere,
andrea nuen nerea.

RESURRECCION MARI AZKUE ETA MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

109. SAN SIMON ETA SAN JUDA

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan
Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak.

GABRIEL ARESTI ETA XABIER LETE

Itzuli aurkibidera

110. SANTANA ZAHARRA

Etorriko dek, etorriko dek
Etorriko dek Santana zaharra. (bis)
Ez dik balio, badik balio,
riau, riau, misterio.
Riau, riau, riau, riau,riau
badik balio, riau, riau.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

111. SARRI, SARRI

Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi honetan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du bi falta
direlakoz “Rekuento generalean”.

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, askatu
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, biba tu.

Irratikoak han ziren
emititzen zuzenean
paella jango zutela
eta Piti eta Sarri bere muturretan
saltsan zeudela konturatu gabeak.

Sarri, Sarri, Sarri...

Zaila dugu sortzea
doinu gozoagorik
Sarri dio herriak
txanpainaz ospaturik
Iruñeko entzierroa,
desentzierroa hemen
zapi gorriak
zerua du estaltzen.

Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi honetan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du bi falta
direlakoz “Rekuento generalean”.

Sarri, Sarri, Sarri…
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, hanka kalera
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bafleetatik…
kriston martxa dabil!

FERMIN MUGURUZA, LOURDES DARCELES, JOSU LANDA. KORTATU

Itzuli aurkibidera

112. TRISTE BIZI NAIZ ETA

Triste bizi naiz eta
hilko banintz hobe
badaukat bihotzian
hainbat atsekabe.
Maite bat maitatzen det
bainan haren jabe
sekula izateko
esperantzik gabe. (Bis)

Bihotz baten lekuan
mila banituzke
zuretzako maitia
izango lirake.
Baina milan lekuan
bat besterik ez det
har zazu ba maitia
bat hau mila bider. (Bis)

Nere maite polita
nola zera bizi?
zortzi egun hauetan
etzaitut ikusi.
Uste det zabiltzala
nigandik igesi
ez didazu ematen
atsekabe gutxi. (Bis)

INDALEZIO BIZKARRONDO BILINTX

Itzuli aurkibidera

113. TXALAPARTA

Tiriki-trauki
hiru ta lau dira zazpi,
xurruxumurru
bat batean dira urrun,
tiriki-trauki
ezker eskubi
bien artean dago zubi,
hots bare-bare
hor leiho sare
hiru ta lau dira bi…
Tiriki-trauki
hiru ta lau dira zazpi,
xurruxumurru
bat batean dira urrun,
tiriki-trauki
ezker eskubi
bien artean dago zubi,
hots bare-bare
hor leiho sare
hiru ta lau dira
bat, bat, bat, bat
la, la, la, la

GORKA KNÖRR

Itzuli aurkibidera

114. TXANTXIBIRI

Txantxibiri, txantxibiri gabiltzanian
Elorrioko kalian,
hamalau atso tronpeta jotzen
zazpi astoren gainian.
Astoak ziren txiki-txikiak,
atsoak, berriz, kristonak!
Nola demontre konpontzen ziran
zazpi astoren gainian (bis).

Saltzen, saltzen,
txakur txiki baten karameluak,
Está muy bien!
esaten du konfiteroak (bis).
Cuando vamos a Otxandiano
karnabal egunian,
me cagüen la mar,
comeremos chocolate
sonbreruaren gainian.

HERRIKOIA

Itzuli aurkibidera

115. TXIKIA

Txikia zuen guda izena
bera gizon osoa izan arren.
Mendizabal, Sasetaren hurrena,
biak txiki, bizkor eta lerden.

Saseta hil zen gudarien aurrean,
Mendizabal hil zaigu bakarrik…
Baina biek daukate herri osoa
atzo ta gaur haien atzetik!

Euskadirentzat hil dira ta
gorputzak arantzaz beterik!
Harro hadi Kantauri itsasoa
ta heien betiko loa
betiko kantazak!

Geroari esaiok olatuetan
herri zaharrak ez direla itzaltzen!
Gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten,
arantzetan biak hil baitziren!
Herriarentzat biak hil baitziren!

TELESFORO MONZON. PANTXOA ETA PEIO

Itzuli aurkibidera

116. TXORIA TXORI

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo. (bis)
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango (bis)
eta nik...
txoria nuen maite. (bis)

JOXEAN ARTZE ETA MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

117. UDABERRIAN

Udaberrian abiatu nintzen
dama gazte baten bila
atian kax kax jo nion baina
ez zidaten erantzuten
laralarala..... je!

Dama gaztea leihora aterata
galaia zer nahi zenuke
gu bion borondatea balitz
zurekin egon nahi nuke.

FAUSTINO AZPIAZU SAKABI ETA JOXE MARI URKOLA EGAÑAZPI

Itzuli aurkibidera

118. UME EDER BAT

Ume eder bat ikusi nuen
Donostiako kalean,
hitz erditxo bat hari esan gabe
nola pasatu parean?
Gorputza zuen liraina eta
oinak zebiltzan airean...
Politagorik ez det ikusi
nere begien aurrean.

Aingeru zuri paregabea,
Euskal Herriko alaba,
usterik gabe zugana beti
nere bihotzak darama:
ikusi nahian beti hor nabil,
nere maitea, hau lana!...
Zoraturikan hemen naukazu
beti pentsatzen zugana...

Galai gazteek galdetzen dute:
“Aingeru hori non dago”?
Nere maitea nola deitzen dan
ez du inortxok jakingo.
Ez berak ere ez luke nahiko:
konfiantza horretan nago:
amorio dun bihotz hoberik
Euskal Herrian ez dago.

JOXE MARI IPARRAGIRRE

Itzuli aurkibidera

119. URTXINTXAK

Urtxintxak oihanean jauzika
aldaxkatik aldaxkarat.
Zuk erradazu, ama, zendako
ez diren erortzen lurrerat?
Nik ere nahi nuke
izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe,
izaiteko libre.

Urtxintxak oihanean zintzilik
buruz behera buztanetik!
Zuk erradazu, ama, zendako
ez duten buruko minik?
Nik ere nahi nuke...

Urtxintxak oihanean karruxkaz
neguko bildu heltzaurrekin…
Zuk erradazu, ama, zendako
ez dezaketan egin berdin?
Nik ere nahi nuke...

MANEX PAGOLA, PANTXOA ETA PEIO

Itzuli aurkibidera

120. XALBADORREN HERIOTZEAN

Adiskide bat bazen
orotan bihotz bera
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia
hitzen lihoa iruten,
bere barnean irauten
oinazez ikasia ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaia
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik
libratu huen kanta
Lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena... bortitzena.
Nun hago…

XABIER LETE

Itzuli aurkibidera

121. XORIERI MINTZO ZEN

Xoriei mintzo zen, mintzo zen errekari
oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri
mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten
xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.

Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan
bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.

Haurrek zuten harrikatzen zahar-gazteek trufatzen
etxekoek berek ongi laneko baliatzen
laneko baliatzen eta gosez pagatzen.

Hil da xoroa bakarrik-bakarrik da ehortzi
ez zen han krixtau bat ere salbu lau hilketari
salbu lau hilketari ta apeza kantari.

Hilobian ezartzean haizea zen gelditu
xoriak ziren ixildu zerua zen goibeldu
zerua zen goibeldu ta jendea oroitu.

MIXEL LABÉGUERIE, ERRAMUN MARTIKORENA

Itzuli aurkibidera

122. XOXUA

Xoxuak galdu du mokoa (bis)
mokoa, xoxua, gaixoak !
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxuak galdu du begia (bis)
begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du burua (bis)
Burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du lepoa (bis)
Lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du bizkarra (bis)
Bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du hegoa (bis)
Hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du izterra (bis)
Izterra, hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du buztana (bis)
Buztana, izterra, hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

HERRIKOIA. MIKEL LABOA

Itzuli aurkibidera

123. ZAINDU MAITE DUZUN HORI

Iritzi helduak, uste haundikoak,
gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
halako segurtasunak eduki.

Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.
Hori suertea
nonahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
Dabiltza hegan.

Inork ez zidan esan
euskaldun izatea zein nekeza den,
hobe nuela hautazea
munduko hiritar izatea.
Kantu leunak
nahi nituzke jarri.
Eguzkia
ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.

Hala esaten didate:
zertan zabiltza maite kontuetan?
Elkarbizitza jokuan
eta zu, berriz, bertso ttikietan.
Kantu leunak
nahi nituzke jarri.
Eguzkia
ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
zaindu gorroto duzun hori.
Zaindu...

RUPER ORDORIKA

Itzuli aurkibidera

124. ZAZPI EUSKAL HERRIEK

Zazpi Euskal herriek
bat egin dezagun
guztiok beti beti
gauden gu euskaldun.

Agur eta ohore
Euskal herriari
Lapurdi, Baxenabar,
Zubero gainari
Bizkai, Napar, Gipuzko
eta Arabari
Zazpiak bat besarka
lot beitez elkarri.

Zazpi Euskal herriek
bat egin dezagun
guztiok beti beti
gauden gu euskaldun.

Haritz eder bat ba da
gure mendietan
zazpi adarrez dena
zabaltzen aidetan
Frantzian, Espainian
bi alderdietan
hemen hiru, ta han lau
bat da zazpiretan.

Hi haiz, Euskal Herria
haritz hori bera
arrotza nausiturik
moztua sobera.
Oi gure arbasoak
ez othoi ez beira
zein goratik garen gu
jautsiak bera!

Zazpi Euskal herriek
bat egin dezagun
guztiok beti beti
gauden gu euskaldun

GRATIEN ADEMA ZALDUBI

Itzuli aurkibidera

125. ZENBAIT BERTSO XELEBRE

Batzuetan jartzen naiz
etxetik begira
begiak jausten zaizkit
leihotik behera
lurrean salto eginez
kanikak balira
gaua etorri arte
dibertitzen dira.

Ikusmira galduta
asper naizenean
gogoa ipintzen dut
etorkizunean
zer egin behar dudan
euskaldun artean
suizidatzen ez banaiz
datorren urtean.

Estraineko gauza
zeharo alpertu
jatearekin soilik
nor da gaur kontentu?
Asmatu behar ditut
makina bat santu
egutegia festaz
erabat gorritu.

Lagunekin paratu
txokolate jatea
zaku-karrerak eta
bidaia handiak
ezagutu nahi ditut
enpatxu eztiak
Konstantinopla eta
Parisko zubiak.

Apaizei sotanak
dizkiet kenduko
itsasontzi piraten
banderak egiteko
tiobibo batetan
denok gara igoko
zintzoak garelako
ez dugu ordainduko.

Musika joko dugu
alde guztietan
batek bonboan eta
besteak tronpetan.
Biluzirik bainatu
ilargi-argitan
maitia bilatuko
dugu ur azpitan.

Biziko gara horrela
hirurehun bat urtez
banku guztietako
jabetzaren kaltez
sufrimendua eta
negarraren ordez
farra eta farrandaz
historia betez.

Ta horrelakorik inoiz
gerta ez baledi
izan gintezke arrano
batzuetan txori
txit ondo hitz eginez
eskuetan geldi
borreroak baditu
milaka aurpegi.

BERNARDO ATXAGA ETA RUPER ORDORIKA

Itzuli aurkibidera

126. ZENBAT GARA

Zenbat gera? Lau, bat,
hiru, bost, zazpi.
Zer egin degu? Ezer ez.
Zer egiten degu? Alkar jo.
Zer egingo degu?
Alkar hil.

Gure asmoak, esperantzak,
herria, askatasuna,
justizia, pakea,
egia, maitasuna,
mitoak, hitz hutsak.

Zenbat gera...
Hori ez, hori ez, hori ez,
Hori ez, hori ez, hori ez...

BENITO LERTXUNDI

Itzuli aurkibidera

127. ZENBAT MIN

Aske naiz isilpean
irria begietan
ilusio lainoetan itsututa
amildegi ertzean
barearen ostean
ekaitza dator bero
aurrez aurre ikustean
barne suak itotzen nau berriro
zalantzak beldurtzen nau
beldurrak babesten nau
zu nun zauden pentsatzeak
saminduta gorrotoz betetzen nau
zenbat negar eta zenbat min
ta zenbat gau lo ein barik
zenbat musu eman gabe
(ta zenbat hitz esan gabe)
zenbat malko... Maite zaitudalako
zu gabe... Nun zaude

KEN ZAZPI

Itzuli aurkibidera

128. ZURE BEGIEK

Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.

Urontzi bat naiz
noraezean dabilen urontzia
mila arroken kontra jo dut
baina beti korronteak
zure kostaldera narama.

Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.

Zu gabe ez naiz ezer
zu gabe zertarako bizi
bizitza hontan ditudan
helburu guztiak
ez dira ezer lortuz gero
zurekin konpartitzen ez baditut
Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.

MIKEL MARKEZ

Itzuli aurkibidera

129. ZUREKIN BATERA

Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna
Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena
Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Zenbat aldiz emango nizuk e kafe bat hartzeko dudan denbora
Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat
Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan
Zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak
Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna
Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera.

Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela
Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat
Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan
Zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak
Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna
Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera

E.T.S.

Itzuli aurkibidera